Urtarrilaren 5eko Errege Magoen harrera eta ondorengo kabalkada antolatu eta egiten lagundu dutenei eskerrak emanez oharra zabaldu du Azpeitiko Udalak. Era batera edo bestera parte hartu duten erakunde eta norbanabakoak eskertu ditu Udalak, Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuaren izenean. "Zuen laguntza eta borondatea ezinbestekoa izan da horrelako ekimen berezia antolatu eta aurrera eraman ahal izateko", dio.
Bankinter, Bankoa, BBVA, Caixa, Caja Rural, Eroski, Kutxabank, MRW, Super BM, Bertan Merkatari Elkartea, Zezen Beltz Elkartea, Trenaren Museoa eta Laboral Kutxari eta borondatez parte hartu duten guztiei "aipamen berezia eta esker mila" eman nahi izan dizkie Udalak, "hurrengo aldietan ere gurekin izango zaretelakoan eta zuen laguntza paregabea izango dugulakoan".