Gipuzkoako Kirol Prentsaren Elkartearen aitorpen handia

Maier Lizaso eta Intza Lizarazu, sariarekin. (ISB)

Iraurgi presente egon zen Gipuzkoako Kirolaren Galan, Gipuzkoako Kirol Prentsaren Elkarteak saria eman digu eta.

Lehen Mailako Zurt Tabernak 2014-2015 denboraldian egindako lana ez da oharkabean pasatu kirol komunikabideentzat. Txapelketan garaile irtetea eta gerora Azpeitian LF2ra igotzea lortzea klubaren historian eta Gipuzkoako saskibaloian gertaera handia izan da.

Ohore handia da guretzat aitorpen hau jasotzea. Kirol zailtasun oro gainditzeko kapaz izan eta gorenera igotzeko aukera eduki duen jokalari multzo batek merezi duen saria da hau. Iraurgi barneraino sartuta duen jendea da hau eta Estatuko Lehen Mailan lehiakor izaten ahalegintzen dira asteburuz asteburu.

Maier Lizaso eta Intza Lizarazu izan ziren ISBren ordezkariak Gipuzkoako Kirolaren Galan eta beraiek jaso zuten garaikurra. Presidenteak eta kapitainak probintziako kirolari onenekin gau polita pasatzeko aukera eduki zuten.

Klubak ere eskerrik beroenak eman nahi dizkio Gipuzkoako Kirol Prentsaren Elkarteari, eman diguten sariarengatik.

Eskerrik asko!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide