'Palmeras en la nieve' eta 'The Snow queen' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko urtarrilaren 8a

'Palmeras en la nieve'eta 'The Snow queen' filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 22:00etan emango dute Palmeras en la nieve, eta igandean, berriz, 19:30ean. Igandean, baina, gaztetxoek ere izango dute zer ikusi, izan ere, 'The Snow queen' filma izango da ikusgai 16:30ean. Astelehenean, urtarrilak 11, Palmeras en la nieve eskainiko dute berriro, 21:30ean hasita.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide