Igandean, urtarrilak 8, Eusko Label binakako aizkora txapelketa jokatuko da Urrestillan, 13:30ean hasita. Aitzol Atutxa, Ugaitz Mugertza, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Mikel Larrañaga arituko dira lehian urrestilako Txikuri pilotalekuan. Arria V.a errezildarrak eta Larrañaga azpeitiarrak osatuko bikoteak, Atutxa eta Mugertza II.a izango dituzte aurrez aurre. Lau aizkolariek 24 enbor moztu beharko dituzte, sei modu ezberdinetan.
Aizkolariez gain, harrijasotzaileak ikusteko aukera ere izango da. Izan ere, txapelketaren tartean Aranburu Guzta idiazabaldarrak harrijasotze erakustaldia eskainiko du.