Gizon bat erasotu dute labanarekin

Uztarria.eus 2016ko urtarrilaren 8a

Ertzaintzak polizia lerroa jarri du gaur IƱaki Azpiazu kalean. (Julene Frantzesena)

Atzo, osteguna, 22:30 inguruan, jazo zen gertaera Iñaki Azpiazu kalean. Zauritua Donostiako Ospitalera eraman zuten eta erasotzailea zein den ikertzen ari da Ertzaintza. 

Gizon batek labankada jaso zuen atzo, osteguna, Iñaki Azpiazu kalean. Gertaera 22:30 inguruan jazo zen eta erasotua Donostiako Ospitalera eraman zuten. 

Gaur goizean Ertzaintzak polizia lerroa jarri du Iñaki Azpiazu kalean eta jakinarazi du erasotzailea atzemateko ikerketa zabalik dagoela. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide