Cambridgeko azterketa egiteko izena emateko epea astelehenean amaituko da

Uztarria.eus 2016ko urtarrilaren 8a

Azterketak martxoan izango dira baina dokumentazioa aurrez aurkeztu behar da. Deialdia irekia da, eta maila guztietako azterketak egin daitezke bertan.

Astelehenean, urtarrilak 11, amaituko da Iraurgi Ikastetxean Cambridgeko ingelerazko azterketak egiteko izena emateko epea. Deialdia guztiz irekia da, eta nahi duen edonork eman dezake izena.

Iraurgi Ikastetxea Cambridgeko Unibertsitateak baimendutako zentro aztertzailea da. Han, honako mailetako ingeleseko azterketak egin daitezke: The Cambridge Preliminary English Test (PET), The Cambridge First Certificate in English (FCE), First for Schools (FCEfs), The Cambridge Certificate in Advanced English (CAE) eta The Cambridge Certificate of Proficiency in English (CPE). Maila guztietako azterketak martxoan hasiko dira eta maila bakoitzak bere egutegia izango du. 

Informazio gehiago jasotzeko bisitatu Iraurgi Ikastetxeko www.iraurgi.com webgunea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide