Joan den zapatuan, urtarrilak 9, hasi zen Gipuzkoako Taldekako Xake Liga, eta hainbat azpeitiarrek parte hartu zuten ligako hirugarren mailan, bi taldetan banatuta: Xaputarrak A eta Xaputarrak B. Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan jokatu zituzten partidak
A taldea Aitor Priya, Patxi Isasmendi, Alberto Urkia, Eneko Alberdi, Aitor Elustondo eta Juan Carlos Fernandezek osatzen dute. B taldea, aldiz, Iñaki Uranga, Gorka Uranga, Aner Alonso, Luis Andoni Lazkano, Unax Gaztañaga eta Daniel Veselinok.
Lehenengo fasean, guztira, 90 minutuko 5 partida jokatuko zituzten. Aurreneko partidan, Azpeitiko bi taldeak elkarren aurka aritu ziren eta A taldekoak 0 eta 4 nagusitu ziren gazteen debutean. Jardunaldi horretan, Xaputarrak B taldean Gorka Uranga, Aner Alonso, Luis Andoni Lazkano eta Unax Gaztañagak jokatu zuten. A taldean, aldiz, Patxi Isasmendi, Eneko Alberdi, Aitor Elustondo eta Juan Carlos Fernandez aritu ziren.
Datorren zapatuan, urtarrilak 16, txapelketarekin jarraituko dute bi taldeek. Xaputarrak A taldekoak herrian bertan lehiatuko dira Anaitasuna Kakute B taldearen aurka, sindikatu zaharreko hirugarren solairuan, 16:00etan hasita. Xaputarrak B taldea, aldiz, Elgoibarren arituko da Mekatar Zubi Ondo taldearen aurka, egun eta ordu berean.