EAJk batzarra egingo du gaur

Uztarria.eus 2016ko urtarrilaren 13a

Batzokian izango da, 20:00etan hasita. 

Azpeitiko EAJk batzarra egingo du gaur, astezkena, Batzokian, 20:00etan hasita. Gipuzkoa Buru Batzarreko eta Euskadi Buru Batzarreko kideak aukeratzeko bigarren bueltako bozketa egingo dute bertan. Alderdikide guztiei dei egin diete batzarrean parte har dezaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide