Gaur, asteazkena, izango da sansebastianetako helduen danborradarako lehen entsegua. 21:00etan hasiko da eta Izarraitz pilotalekuan izango da. Bigarren saioa bihar, osteguna, egingo dute, ordu eta toki berean. Azken entsegua, aldiz, hurrengo astelehean, urtarrilak 18a, izango da eta plazan egingo dute lehen aldiz. Horrela, Udal Musika Bandak kiosko berrituan soinu probak egin ahal izango ditu, eta aldi berean, taldeei danborradan plazan izango duten tokia zehaztuko zaie. Bigarren eta azken entseguetan musika banda entseguetan izango da.
Haurrak, berriz, bihar izango dute lehen entsegua, 16:00etan hasita Izarraitz pilotalekuan. Bigarrena, aldiz, ostiralean, hilaren 15ean egingo dute eta azken entsegua, astelehenean, urtarrilaren 18an. Hiru entseguak leku eta ordu berean egingo dituzte.