One Eyeland publizitate agentziak Valen Garciaren argazki bat aukeratu du bere webgunerako. Elizkaleko argazki bat da, azpeitiarrak moldatu duena. Mundu mailan ezaguna da One Eyelanden webgunea eta bertan sortzaileen argazkirik hoberenak aukeratzen dituzte. Oraingoan official selection sailerako hainbat argazki nabarmendu eta aukeratu dituzte. Horien artean dago Valen Garciarena.