Sanjuandegiko danborjoleen taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta horren harira, atzo, igandea, eguardian danborrada egin zuten auzoan. Horrela, danborrak berotzen hasteko aprobetxatu zuten eta auzoko kaleetan zehar ibili ziren danborra jotzen Sanjuandegi eta Loiolabide Zahar taldeak, betiko melodien konpainian.
Argazki guztiak, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.