Danborrak astintzeko prest dira dagoeneko herriko ikastetxeetako ikasleak. Izan ere, gaur, San Sebastian bezpera, arratsaldean ikasleen danborraden txanda izango da.
Karmelo Etxegara Ikastolako ikasleak izango dira aurrenak. Izan ere, Euskal Herria kaleko eraikinean 15:30ean hasiko da ikasleen danborrada. Perdillegiko ikastetxean, berriz, 16:00etan dute hitzordua. Ikasberri Ikastolako ikasleak ere 16:00etan hasiko dira danborrak astintzen. Bertan Haur Hezkuntzako txikienetatik hasi eta LH6 mailara artekoek batera ospatuko dute festa. Bestalde, Iraurgi Ikastetxeko ikasleek Betharrametan egingo dute danborrada, 16:00etan hasita. HH2tik hasi eta DBH2ra artekoak arituko dira bertan sansebastianetako piezak jotzen.