Sansebastianak 2016

Urrezkoa, zilarrezkoa, kolore guztietako danborrada

Uztarria.eus 2016ko urt. 20a, 01:56

Banderadunak udaletxeko balkoian eta, behean, plaza beteta.

2016ko sansebastianak estreinatu ditu helduen danborrada jendetsu eta koloretsuak. Gauerdian, herriko bandera igo ondoren, omendu dituzte udaletxean Alkartasun eta Zezenzaleak taldeak 50. urteurrenagatik, eta Sanjuandegi eta Zokoa 25. urteurrenagatik. Bandera igotzerakoan, aurpegia estalita zuten lagun batzuk kioskoaren teilatura igo eta presoen aldeko pankartak erakutsi dituzte.

Sarriegiren eta Frantzesenaren musikak, haien erritmora jotako danbor hotsek eta 1.500 azpeitiarrek bete dituzte herriko kaleak eta plaza Nagusia San Sebastian bezperan, festak hasteko balio izan duen helduen danborradan.

2016ko sansebastianak estreinatu ditu helduen danborrada jendetsu eta koloretsuak. Gauerdian, herriko bandera igo ondoren, omendu dituzte udaletxean Alkartasun eta Zezenzaleak taldeak 50. urteurrenagatik, eta Sanjuandegi eta Zokoa 25. urteurrenagatik.

Preso, iheslari eta deportatuen aldeko aldarriak ere izan du tartea bandera igotzerakoan. Aurpegia estalita zuten lagun batzuk kioskoaren teilatura igo eta presoen aldeko pankartak erakutsi dituzte.

Bien bitartean, udaletxean, Udalak egindako deialdiari erantzun eta zozketa bidez aukeratutako herritarrek modu berezian gozatu ahal izan dute aurten bezperako danborradaz, udaletxeko balkoietatik ikusiz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide