Donostia

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko urt. 21a, 10:44

Franco naxkante hura artean bizirik zela, oinarrizko hainbat eskubide ukaturik genituelarik, eguneroko edozein keixu xume bihurtzen zen intsumisio eta protesta ekintza. Testuinguru horretan ulertu beharrekoak dira bide-seinaleetan egiten ziren aldaketatxoak. Azkoitian edo Azpeitian, esate baterako, sarrera-irteeretan, herriaren izena aldatuta ikusten genuen seinaleetan

Azkoitia idatzita zegoen lekuan Azkoiti, Azpeitiaren ordez Azpeiti. Diktadore anker baten egiturapeko seinaleak ziren, erdaratik abiatuta jarriak. Beraz, sabotaje txiki haiek inposaketa bati erantzuten zioten. Borondate oneko ekintzaile xehe haiek ez ziren konturatzen, ordea, eurek ere modu berean deklinatzen zutela herriaren izena. “Azpeitiyen bizi naun... Axkoittixe polittaue dek...”

Artikulu osoa, Noticias de Guipuzkoa-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide