Alberdi Etxeko aparkalekua itxita egongo da asteazkenera arte

Uztarria.eus 2016ko urtarrilaren 25a

Alberdi Etxeko aparkalekua itxita egongo da bi edo hiru egunez. Gaur, astelehena, itxi dute eta asteazkenera bitartean itxita egotea aurreikusten du Udalak. Etorkizunean bertan egingo duten proiektua garatzeko, eraikuntza enpresak beharrezkoak dituzten neurketa geoteknikoak egiteko itxi dute aparkalekua. Gaur hasi dira neurketak egiten eta behin bukatutakoan berriro irekiko dute aparkalekua. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide