Jabier Espigaresen margoak Betharramen ikusgai

Uztarria.eus 2016ko urtarrilaren 25a

Alaitasuna, argia eta kolorea izenburua jarri dio Jabier Espigaresek Betharramen jarri duen erakusketari. 30 margolan jarri ditu bertan, koloretsuak eta biziak, eta gehienak gure inguruko paisaia ezagunetan oinarritutakoak. Otsailaren 3a arte, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara egongo da irekita erakusketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide