Gasteizko hilketa eta erasoa salatu dituzte dozenaka lagunek

Uztarria.eus 2016ko urtarrilaren 28a

Dozenaka herritar elkartu da iluntzean, euripean, Azpeitiko plazan, astelehen goizaldean Gasteizen izandako hilketa eta erasoa gaitzesteko. Emakumeon kontrako indarkeriarik ez! zioen pankartaren atzean jarrita, ordu laurdeneko bilkura isila egin dute, herriko hainbat emakumek egindako deialdiarekin bat eginez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide