Txikien eta, batez ere, helduen sokamutur saioak izango ditugu festa hauetan. (bideoa: iazko jai karnabaleko arratsaldeko irteera, Josu Legarda-ereñok grabatutakoa; Zezen Beltzen YouTubeko bigarren bideo bisitatuena da, 5.500 pasarekin).
Jai karnabala (otsailak 7)
12:00-12:30: helduen sokamuturra, Bergarako zezenak ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Bergarako zezenak ganadutegia.
Astelehen karnabala (otsailak 8)
11:00-12:30: txikien sokamuturra, eta plazan zezen txikiak eta pottokak, Arno ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.
Astearte karnabala (otsailak 9)
07:00-10:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Arno ganadutegia.
Gogoratu: 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute sokamuturreko ibilbidean egotea.