Karnabalak gerturatzen ari dira eta joan den zapatuan, urtarrilak 30, kaldereroek egin zuten urteroko bisita Azpeitira. Arana kaletik hasi zuten kalejira eta alde zaharreko hainbat txokotan geldiuneak egin ostean, plazan amaitu zuten ibilbidea. Trapu Zaharrak eta Kalderero martxa abesten aritu ziren, Musika Bandako kideek eta Juan Antxieta musika eskolako kideek lagunduta.