Karnabaletako argazkien erakusketa Sanagustinen

Otsailaren 16ra arte egongo da ikusgai. Azken urteetako karnabaletako argazki lehiaketara aurkeztutako hainbat argazki ikusi ahal izango dira bertan. 

Joan den ostegunean, urtarrilaren 29an, zabaldu zuten karnabaletako argazkien erakusketa Sanagustin kulturgunean. Otsailaren 16ra arte egongo da zabalik eta azken urteetako karnabaletako argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien artetik aukeratutako irudiak izango dira ikusgai.

Aurtengo ere, azkenen urteetan bezala, Imanol Elias Sokamuturreko Argazki Lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Karnabaletan, otsailaren 7, 8 eta 9an Azpeitian, sokamuturrean ateratako argazkiak sarituko dituzte. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide