Irizpideak
- Gaia: sokamuturra (giroa, zezena, sokamutilak, ganaduzaleak, zaleak...).
- 717770069 whatsapp zenbakira bidali bideoak (Zezen Beltzena da).
- Egilearen izena eta abizenak jarri bidalketan.
- Bideoaren neurria, nahi dena.
- Koloretan edo txuri-beltzean.
- Ahal dela, bideo laburrak izatea. Montajeak ere bidal daitezke, ordea.
- Nahi adina bideo bidali ahal dira.
- Karnabaletako astean helarazi (otsailak 7-14 artean).
Zezen Beltzek bideo horiek YouTuben duen kanalera igoko ditu.
Helburua
Zezen Beltz elkartearen ustez, garrantzitsua da herriko festetako-eta ikusentzuneko artxiboa ere modu antolatu batean osatzen joatea, baina gaur egun gabeziarik badago alde horretatik. 2011n Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentala aurkeztean (bideoko 6.11-7.27 tartean) eta iaz udal hauteskundeen atarian eta Kultur Mahaiak Nikolas Oteiza Kaito ohorezko bazkide izendatu zuenean ohartarazi genuen gabezia eta behar horretaz (ohar bat).
Herritarrek eskuko telefonoen bidez-eta sokamuturreko bideoak grabatzen dituzte, baina sarera igoz gero ere modu sakabanatu edo ez-ordenatu batean geratzen dira irudi horiek. Zezen Beltzek halako bideoak sailkatuta gordeta gera daitezen ahalegin txiki bat egingo du ekimen honekin.
Animatu, beraz, zezeneko bideoak bidaltzera. Hemen karnabaletako sokamuturreko ordutegia.
Joan den urteko jai karnabalean Alejandro Sanchezek egindako grabazioaren bideoa: