Lapatx ixtea denen ahotan

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 3a

Urola Erdiko Mankomunitateak erabaki zuen astelehenean Azpeitiko Lapatx zabortegia bete bitartean Gipuzkoa osotik jarraituko zuela hondakinak jasotzen. Ezezkoa eman zioten, ordea, zabortegia handitzeko GHK-k egin zien eskaerari. Horren aurrean, Azpeitiko Udalak adierazi du, GHK-k ez badu errespetatzen mankomunitatearen erabakia, herri-galdeketa egingo duela Azpeitian. 

Urola Kostako Hitzak Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuaren, Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariaren, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariaren, Maria Pilar Arruti Elosiagako bizilagunaren, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearen eta Aitor Gorrotxategi Azpeitiko Udaleko EAJren bozeramailearen adierazpenak jaso ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide