Santa Ageda bezpera ez ezik, Ostegun Gizen eguna ere ospatu dute gaur Azpeitian. San Martin egoitzan egun honekin hasten dituzte urtero karnabaletako ospakizunak eta aurten ere hala egin dute. Mozorroak soinean, egoiliarrek eta boluntarioek, 80 bat pertsona guztira, festa giroan eman dute arratsaldea. Gaurko egunez ezinbestean, txokolatea eta torradak izan dituzte meriendatzeko eta, liseriketa egoki egiteko, dantza saioa ondoren. (Argazkiak: ANA ABARISKETA)