Ane Arenas: "Modu politean kontatutako istorioa da 'Itsasoari negar' antzerkia"

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 12a

Ane Arenas. (ANA ABARISKETA)

VII. Antzerki Jardunaldiak antolatu dituzte Azkotiko Matadeixen eta otsailaren 21ean, jardunaldien lehen egunean, igoko da hango oholtzara azpeitiar aktorea, Ze Onda taldearekin. Urola Kostako Hitza-n elkarrizketa egin diote.

Antzerkia ikustea baino "egitea" nahiago duela uste du Ane Arenasek (Azpeitia, 1990). Goiz hasi zen taularatzen, eta pertsonaia asko interpretatu ditu ordutik. Matadeiko jardunaldietan parte hartuko du azpeitiarrak laster, beste hiru kide donostiarrekin batera.

Jardunaldiak irekiko dituzue Itsasoari negar antzerkiarekin. Zer aurkituko du ikusleak?

Maren izeneko neska baten kontakizuna da, orain dela urte batzuk kokatutako istorioa, herri arrantzale batean. Beste egoera sozial bat du oinarri, eta emakumearen eta gizonaren rola erabat nabarmenduta daude. Krisi baten ondorioz, dena nahastuko da herrian, eta emakumeei tokatuko zaie guztiari buelta ematea.

Nori zuzendua dago?

Denek ikus dezakete obra, modu politean kontatutako istorioa da, ipuin gisa. Pasarte latzak gertatzen dira, baina pertsonaia batzuk ematen diete umore kutsua.

Elkarrizketa osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide