Lapatxen gaineko azalpenak emateko batzar irekia deitu du Udalak ostegunerako

Uztarria.eus 2016ko otsailaren 15a

"Zabortegiaren inguruko informazio guztia garbi azaltzeko asmoz" antolatu dute bilera. 18:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian.

Joan den astean Elosiagako bizilagunekin elkartu ondoren, ostegun honetan, otsailak 18, nahi duten herritar guztiei zuzenduta batzar irekia deitu du Udalak, Lapatx zabortegiaren gaineko azalpenak emateko. Udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30ean hasita.

Azken asteetan Lapatxen inguruan "hartutako diren erabakiak eta informazio kontrajarriak" argitu nahi dituzte udal ordezkariek, eta "zabortegiaren inguruko informazio guztia garbi azaltzeko asmoz" antolatu dute bilera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide