Ostiralean, otsailak 19, antzerkiaz gozatzeko parada izango da Soreasu antzokian. Tanttaka Teatroak Kreditua antzezlana taularatuko du bertan, 22:00etan eta Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldirako bi sarrera zozkatuko ditu, Uztarriaren bazkide direnen artean.
Sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek galdera honi eman behar diote erantzun zuzena: Zein da obraren zuzendaria?
Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Otsailak 19, ostirala, 10:00ak baino lehen bidali behar dira erantzunak. Ostiralean bertan, 12:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.
Kreditua antzezlanerako sarrerak erosi nahi dituenak, berriz, eskuragarri dauzka Sanagustin kulturgunean eta Interneten.