Binakako Urrezko Aizkora Txapelketako finalerako sarrerak zozkatuko ditu Udalak

Uztarria.eus 2016ko otsailaren 16a

Otsailaren 28an jokatuko da Azpeitian Binakako Urrezko Aizkolari Txapelketa. Udalak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu eta zozketan parte hartu nahi dutenek, gaurtik otsailaren 22ra artean eman beharko dute izena, udaletxean bertan edota udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzita. 

Otsailaren 28an, jokatuko den Binakako Urrezko Aizkolari Txapelketako finalerako sarrerak zozkatuko ditu Udalak. Aitzol Atutxa II eta Ugaitz mugertza II, Laurence O´toole eta Iker Vicente eta Jon Rekondo eta Ruben Saralegi lehiatuko dira finalean. Norgehiagoka Izarraitz Pilotalekuan izango da, 12:00etan hasita.

Azpeitiko Udala txapelketako antolatzaileetako bat da eta bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu finalerako. Zozketan parte hartu nahi dutenek, gaurtik otsailaren 22ra bitartean eman beharko dute izena, udaletxean edota udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzita. Izen abizenak eta telefono zenbaki bat eman beharko dute zozketan partu nahi duten herritarrek, sarituaz izanez gero eurekin harremanetan jartzeko. Zozketa udaletxeko pleno aretoan egingo da hilaren 23an, 12:00etan, eta edonor azaldu daiteke bertara. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide