Azpeitiko Udaleko EH Bilduren hautesiek ere bat egiten dugu Correscalesekin; enplegua sortu, banatu eta duindu lema geure egiten dugu.
800 kilometro duen ibilbidea, Bilbotik Bartzelonaraino, gaurtik otsailaren 22ra bitartean egingo dena; justizia eta duintasunaren alde borrokatzen duten bizipenen arteko konplizitateak saretuz. 80 errelebo, prekarietatearen aurkako borroka partekatuz. Prekarietatearen eta injustuak diren bizi baldintzen aurka. Ez dugu onartzen baldintza horiei men egitea, (batzuen) oparotasunaren izenean bakan batzuk baliabideak pilatzen dituzten bitartean. 80 herri harrera eskertzeko eta horien errealitatetik ikasteko.
Horregatik guztiagatik, Azpeitiko EH Bilduko udal zinegotziek bat egin dugu borroka horrekin.