El renacido eta Alvin y las ardillas: fiesta sobre ruedas filmak izango dira ikusgai datozen egunetan Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, El Renacido filma eskainiko dute, 22:00etan. Igandean, hilak 21, 16:30ean hasita Alvin y las ardillas: fiesta sobre ruedas filma emango dute eta 19:30ean, berriz, El renacido eskainiko dute. Astelehenean ere El Renacido izango da ikusgai, 21:30ean hasita.
El Renacido 2015ean AEBn egindako filma da, abentura generokoa. 156 minutuko iraupena du eta Alejandro Gonzalez Iñarritu da zuzendaria. 1823. urtean kokatzen da istorioa, Amerika iparraldeko zonalde izoztuan.