Jose Mari Arregi, Antton Saez, Jose Manuel Oiarbide, Eduardo Badiola, Pello Otaegi, Luis Galdos eta Juan Mari Lasa. Horiek badute talde bat, Azketa Ahots taldea. Kantuan aritzen dira, ondo gainera. Bestetik, bada Kantu Jira izeneko beste lagunarte bat. Hauek ere, izenak ongi dioen moduan, jakinekoa da zertan ibiltzen diren. Bada biak batuko ditugu zapatu honetan kulturgunean, 20:30ean hasita. Aitzakia txotxa izango da. Menu goxo batekin lagunduta, Azketakoek euren errepertorioa erakutsiko digute. Eta afalostean edonor kantuan aritzeko, Kantu Jirako lagunak izango ditugu. Zapatuan kantuan!
Menua: Txorizo mokadua, bakailao tortila, bakailaoa piperrekin, txuleta, gazta, menbrilloa eta intxaurrak (25 euro, BEZ barne).