Oinezko bat liburutegi ondoko zebrabidean kotxearekin harrapatu eta hanka egin du gidariak

Uztarria.eus 2016ko otsailaren 19a

Arratsaldeko bostak aldera gertatu da istripua. Ertzainak eta anbulantzia bat bertaratu dira eta zauritutako oinezkoa Zumarragako ospitalera eraman dute.

Kotxe batek oinezko bat harrapatu du gaur, ostirala, Udal Liburutegiaren ondoko zebrabidean. Oinezkoa mutil gazte bat zen eta, Udaltzaingoak Uztarriari baieztatu dioenez, kotxearen gidariak hanka egin du, gelditu gabe.

Arratsaldeko bostak aldera gertatu da istripua. Ertzainak eta anbulantzia bat bertaratu dira eta zauritutako oinezkoa Zumarragako ospitalera eraman dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide