Alkateen bilera, turismo arloan elkarlana sendotu asmoz

Uztarria.eus 2016ko otsailaren 19a

Azpeitiko, Oñatiko eta Zumarragako alkateak Loiolan elkartu berri dira, turismoaren arloan hiru herrien arteko elkarlana nola indartu aztertzeko helburuarekin. Bileran, "bisitarientzat hiru herrien arteko zubi lana nola egin aztertu" eta "elkarlanean jarduteko konpromisoak hartu" dituztela azaldu du Azpeitiko Udalak. Argazkian, ezkerretik hasita, Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Mikel Biain Oñatiko alkatea, Loiolako turismo bulegoaren atarian. (AZPEITIKO UDALA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide