Azpeitiko Odol Emaile Elkarteak antolatuta, hileko azken asteazkeneroko hitzordua izango dute odol emaileek bihar, asteazkena, 17:00etatik 21:00etara bitartean, anbulatorioan. Datorren hilean, martxoaren 30ean elkartuko dira.
2015ean behera egin zuen odol emaileen kopuruak Azpeitian. Horregatik, herriko Odol Emaileen Elkartekoek gazte zein heldu animatu nahi ditu odola ematera.