XII. Izarraizko Mendi Lasterketaren eta VIII. Zuzenien lasterketaren datak jakinarazi dituzte

Uztarria.eus 2016ko otsailaren 25a

Maiatzaren 7an izango da XII. Izarraizko Mendi laserketa. Aurten, ohiko lasterketaz gain lasterketa herrikoia ere egingo dute. VIII. Zuzenien lasterketa, aldiz, maiatzaren 29an izango da, Xoxoteko egunean. 

XII. Izarraizko Mendi Lasterketaren eta VII. Zuzenien lasterketaren datak jakinarazi ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Aurtengoan, berrikuntzekin datoz mendiko bi lasterketak. 

Maiatzaren 7an, zapatua, izango da XII. Izarraizko Mendi Lasterketa. Azken urteetan igande goizean egin bada ere, aurten zapatu arratsaldez izango da proba, 16:00etan hasita. Guztira 20,72 kilometro izango ditu ibilbideak eta 1660 metroko desnibela. 

Ohiko lasterketaz gain, lehen aldiz lasterketa herrikoia ere antolatuko dute maiatzaren 7rako. Hau ere arratsaldez egingo dute eta 16:30ean hasiko da. 11 kilometrokoa izango da ibilbidea eta desnibela 870 metrokoa. Plazatik abiatuko da eta lehen 5 kilometroak lasterketa nagusiaren berdinak izango dira hau da, Xoxoteko aterpea pasa eta atzeko potzuruntz iritsi arte. 

VIII. Zuzenien lasterketa, aldiz, maiatzaren 29an izango da, Xoxoteko egunean. Aurten ere, iazko ibilbide berdina izango du lasterketak baina bada berrikuntza bat. Izan ere, Euskal Herriko lasterketa bertikalen koparako puntuagarria izango da VIII. Zuzenien. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide