'Spotlight' eta 'Zootropolis' filmak ikusgai asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko otsailaren 26a

Spotlight eta Zootropolis filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Zapatuan Spotlight emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, gaztetxoentzat Zootropolis eskainiko dute 16:30ean. 19:30etik aurrera, aldiz, Spotlight emango dute. Astelehenean, ikusleen egunean, 21:30etik aurrera Spotlight eskainiko dute.

Spotlight 2015ean AEBetan egindako filma da. Thomas McCarthy da zuzendaria. Kazetaritza, erlijioa eta elizak adin txikikoei egindako sexu gehiegikeriak ditu hizpide filmak.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide