Itoginak Lurraldebusen autobusean

Uztarria.eus 2016ko otsailaren 29a

Uztarria.eus-i erabiltzaile batek bidalitako argazkia da hau. Azkoitia-Donostia lineako Lurraldebusen bi solairuko autobusean aterata dago eta bi bidaiari zapia eskutan eta besoa luzatuta agertzen dira, autobusean sartzen diren tantei eutsi nahian. Joan den zapatu arratsaldekoa da argazkia baina, bidali duen erabiltzailearen esanetan, "euria egiten duen bakoitzean da horrela, eta aspaldiko kontua da. Ea behingoz zerbait egiten duten".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide