Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2016ko martxoaren 1a

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Besteak beste, hurrengo gaiak landuko dituzte: Azpeitiko ekonomia sustatzeko diru-laguntza lerroa onartzea, etxebizitzen alokairurako diru-laguntza lerroa onartzea, Azpeitiko kultur sorkuntzarako "sorkuntza" bekak arautzen dituen oinarriak onartzea eta martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko mozioa eta Dionisio Aizpuru eta Pedro Maria Isarten senide eta lagunek aurkeztutako mozioa.  

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2016ko otsailaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitikoekonomia sustatzeko diru-laguntza lerroa: oinarriak eta 2016, ekitaldirako deialdia onartzea.

3.- Azpeitian etxebizitzen alokairurako diru-laguntza lerroa: oinarriak eta 2016, ekitaldirako deialdia onartzea.

4.- Azpeitiko kultur sorkuntzarako "SORKUNTZA" bekak arautzen dituen oinarriak onartzea.

5.- Azpeitiko udalaren, Kulturzale Kultur Elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmena, 2016. ekitaldirako Egutegi Bateratua bideratzeko.

6.- Azpeitiko udalaren jabetzakoa den Betherram eraikuntzaren emakida administraboa.

7.- Azpeitiko udalaren eta herriko musika bandaren arteko hitzarmena (2016. ekitaldirako diru-laguntza).

8.- Azpeitiko Udalaren eta herriko Musika Eskolaren arteko hitzarmena, bandaren zuzendaritza bideratzeko.

9.-  2015eko ekitaldiko Udalaren aurrekontuan 1 zenbakia eta 6 zenbakia duten kreditu  aldaketak onartzen dituzten ebazpenen berri ematea.

Mozioa:

10.- Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko mozioa.

11.- Dionisio Aizpuru eta Pedro Maria Isarten senide eta lagunek aurkeztutako mozioa.        

12.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide