Azpeitiko Argazki Elkarteak jakinarazi ditu XXXVII. Imanol Elias Sokamuturreko argazki lehiaketako irabazleak. Xanti Eliasen Hegan argazkia izan da aurtengo irabazlea. Iñaki Etxenagusiaren Pasea argazkia izan da bigarren sailkatua. Lapatx Itxi 1 argazkiarekin hirugarren sailkatu da Igor Froilan. Inauterietako jai giroari buruzko argazki onena Iñaki Etxenagusiaren Jele Jele izan da.
Hemen sarituak izan diren argazkilari guztiak:
1. Xanti Elias - Hegan - 365 euro eta garaikurra
2. Iñaki Etxenagusia - Pasea - 235 euro eta garaikurra
3. Igor Froilan - Lapatx Itxi 1 - 200 euro eta garaikurra
4. Aitor Gonzalez - Arriskuarekin jolasean - 120 euro
5. Javier Yarnoz - El pastor - 80 euro
Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:
Iñaki Etxenagusia - Jele Jele argazkiarekin - 150 euro eta garaikurra
Urtero moduan, sokamuturreko argazki lehiaketara aurkeztutako irudi guztien erakusketa zabalduko dute. Martxoaren 5ean, zapatua, irekiko dute erakusketa eta bertan egingo da sari banaketa.