Gaur, ostirala, Pasaiako segada argitzeko eta auzia ez artxibatzeko eskatuz egingo den kontzentrazioa babesten duela jakinarazi du Udalak. Kontzentrazioa 19:00etan izango da, plazan.
Asteartean Dionisio Aizpuru Kurro-ren eta Pedro Mari Isart Pelitxo-ren familiek eta lagunek Pasaiako segadaren auzia ez artxibatzeko eta kasuarekin aurrera jarraitzeko babesa eskatuz aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen Udalak asteartean, martxoko udalbatzarrean. Udalak adierazi duenez bi konpromiso hartu ditu: "Alde batetik, senideek eskatu bezala gertatutakoa ezagutzeko eskubidea defendatzen segituko du Udalak, Aizpuru eta Isarten senide eta lagunek ere egia jakiteko eskubidea dutelako. Bide horretan, orain dela hilabete eskas epaitegian egin bezala, kasua ez artxibatzeko eskaera egiten jarraituko du Udalak", adierazi du Udalak.