Bihar, zapatua, erabakitzeko eskubidearen aldeko argazki erraldoia aterako dute Sanjuandegin. Auzotarrak 12:00etan elkartuko dira Jose Antonio Agirre plazan, ekainaren 12an Hitzartuk egingo duen galdeketari babesa erakusteko. Behin argazkia aterata, luntxa, trikitilariak eta sinadura emateko aukera izango dira.
Sanjuandegin talde bat sortu dute ekainaren 12ko herri galdeketako lanketa auzora eramateko. "Bide honetan, erabakitze eskubideak jarrera aktiboa eta subjektuen arteko artikulazioa behar duela sinetsita sortu dugu taldea", azaldu dute Sanjuandegiko erabakitzeko eskubidearen aldeko taldekideek.
Bestalde, ekaina bitartean, beste hainbat ekintza egitea aurreikusten dutela azaldu dute: "Mahai-ingurua, galdeketaren sentsibilizazioa eta auzoko festetan ekitalditxoren bat, besteak beste". Data gerturatzen doan einean informazio gehiago emango dutela azaldu dute.