50 azpeitiarrek bukatu zuten Lilatoia atzo

Uztarria.eus 2016ko martxoaren 7a

Orotara 3.998 emakumek bukatu zuten bost kilometroko lasterketa, Donostian. Lehenengo azpeitiarra Maitane Aizpuru (00:20:39) izan zen.

Atzo, martxoak 6, XXVII. Lilatoi lasterketa izan zen, Donostian. 3.998 emakumek bukatu zuten bost kilometroko proba. Tartean, 50 azpeitiarrek.

Lehenengo azpeitiarra Maitane Aizpuru (00:20:39) izan zen eta bigarrena, berriz, Maddalen Epelde (00:26:03). Hirugarren azpeitiarra Maialen Etxenagusia izan zen 00:27:01 denborarekin.

Hemen, azpeitiarren sailkapena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide