Hitzarturen ardoa eskuragarri izango da zapatutik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko mar. 10a, 14:11

Arabar Errioxako ardoa eta kamisetak jarriko ditu salgai Hitzartuk, herri galdeketaren gastuak finantzatu ahal izateko. Zapatuan, kriseiluen gauean, salgai izango dira. 

Bitarteko desberdinak jarriko ditu Hitzartuk datozen hilabeteetan herritarren eskura, ekainaren 12an independentziaren gaineko herri galdeketa antolatzeak dituen gastuak finantzatu ahal izateko. Horien artean, Hitzarturen kamisetak eta Arabar Errioxako ardoa. Kamisetak salgai daude dagoeneko Hitzarturen lokalean. Ardoa, aldiz, eskuragarri izango da datozen egunotan herriko hainbat tabernetan eta emango dugu horren informazio zehatza aurrerago. Hala ere, ardoa nahiz kamisetak eskuratzeko aukera izango da datorren zapatuan, kriseiluen gauean.

Kriseiluen ekimenak dirauen bitartean, ardoa nahiz pintxoak dastatzeko aukera izango da, bakoitzagatik euro bat ordainduta. Botila ardoei dagokionez, banaka erosiz gero 7 euro ordaindu beharko dira. Kaxaka ere erosi ahal izango da ardoa eta 6 botilako kaxa 40 euro ordainduta izango da eskuragarri. Aipatu gisan, kamisetak ere egongo dira salgai, 10 eurotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide