Hainbat herritarren utzikeria salatu dute

Uztarria.eus 2016ko martxoaren 14a

Irakurle batek Uztarria.eus-i bidalitako argazkia da honakoa. Atzo, igandea, eguerdian Santutxo auzoko haur parkean ateratako irudia da. "Zapatu gauean parkean eta inguruetan ibili zirenek utzitako zaborra da argazkian ageri dena. Orain ikusiz gero, zerbait pentsatzera eramango ote ditu?", adierazi du argazkiaren igorleak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide