Javier Lopezek irabazi du VII. Gau-Txori Argazki Rallya

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea

Otsailaren 27an izan zen aurtengo Gau-Txori Argazki Rallya eta Javier Lopezen argazki bilduma izan da irabazlea. Iñaki Etxenagusiaren bilduma da bigarren sailkatua eta Juan Mari Ibarzabalena hirugarrena. Azpeitiko lehen sailkatuaren saria, aldiz, Iñigo Olartek jaso du. 

Datorren zapatuan, martxoak 19, izango da sari banaketa Sanagustin kulturgunean, 18:00etan hasita. Horrez gain, parte hartu zuten argazkilari guztien irudiak ere izango dira ikusgai.

Argazki bilduma irabazleak dagoeneko ikusi daitezke, Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide