2016ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak badu kartel ofiziala

Uztarria.eus 2016ko martxoaren 16a

XXIII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek aurkeztu dute apirilaren 16an egingo den lasterketarako prestatu duten kartel ofiziala (argazkian). Otsailean aurtengo edizioa aurkeztu eta izen-ematea ireki zuten. Orain, irudi ofiziala zabaldu dute eta, bihar bertan, aurtengo edizioaren bueltan prestatu duten berrikuntzetako baten xehetasunak emango dituzte: Azpeitia-Azkoitia Kulturala. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide