Eñaut Elorrieta 'Azpeitia 1936-1945' liburuaren aurkezpen ekitaldian ariko da, zapatuan

Uztarria.eus 2016ko martxoaren 16a

Joan den martxoaren 10ean prentsaurrean aurkeztu ondoren, Azpeitia 1936-1945 liburuaren jendaurreko aurkezpen eta oroimen ekitaldia egingo du Udalak zapatuan, hilak 19, Sanagustin kulturgunean. 12:00etan hasiko den ekitaldia hori "mimoz, goxo, maitasunez eta samurtasunez" prestatzen ari dela adierazi du egunotan Azpeitiko Udalak sare sozialetan eta gaur, asteazkena, aurreratu dute Eñaut Elorrieta kantaria izango dela parte hartuko dutenetako bat. Joan den zapatuan ere Sanagustinen izan zen Elorrieta, Ken Zazpirekin kontzertua emanez. Ordukoa da zapatuan aurkeztuko den liburua eskuetan ateratako argazkia. (Argazkia: AZPEITIKO UDALA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide