Elkarretaratzea egingo dute gaur Sanjuandegin, errefuxiatuen egoera salatzeko

Uztarria.eus 2016ko martxoaren 18a

19:00etan izago da elkarretaratzea Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan, Ongi etorri errefuxiatuak. Xenofobia gelditu lelopean.

Errefuxiatuen egoerari irtenbide duin bat emateko eskatuz, ekimen ezberdinak antolatu ditu Elkar-ekin taldeak herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean. Martxoaren 21ean Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta horren harira prestatu dute egitaraua. Atzo eman zioten hasiera prestatutako egitarauari Denok deitzen gara Ali filmaren emanaldiarekin, eta gaur emango diote jarraipena. Izan ere, 19:00etan elkarretaratzea izago da Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan, Ongi etorri errefuxiatuak. Xenofobia gelditu lelopean.

Martxoaren 21ean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, ipuin kontalaria izango da liburutegian, HH5, LH1, LH2 mailako haurrei zuzenduta, liburutegian bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide