'Carol' eta 'Campanilla y la leyenda de la bestia' filmak asteburuan ikusgai, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko martxoaren 18a

Carol eta Campanilla y la leyenda de la bestia filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 22:00etan emango dute Carol, eta igandean, berriz, 19:30ean. Igandean, martxoak 20, gaztetxoentzat Campanilla y la leyenda de la bestia filma izango da ikusgai 16:30ean. Astelehenean, martxoak 21, Carol eskainiko dute berriro, 21:30ean hasita.

Carol 2015eko filma da, drama generokoa. 50. hamarkadan kokatzen da istorioa. Manhattango denda bateko langilea da Therese Belivet baina bizitza hobeago batekin amesten du. Egun batean Carol Aird ezagutzen du, emakume elegante bat, duen bikote harremanarekin gustora ez dagoena. Elkarrekiko sentimenduak loratu eta bizitza aldatuko zaie.

Campanilla y la leyenda de la bestia filma animazio generokoa da. Campanilla eta bere lagun maitagarriek lagun berria egiten dute baina misteriotsua da. Beste maitagarri talde batek, baina, lagun berria harrapatzeko asmoa du, arriskutsua delakoan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide