Sorterritik, euskararen herrira

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 18a

(Eneritz Albizu)

Hilabete batzuk daramatzate Azpeitian bizitzen Valeria Silva brasildarrak eta Veronica Medina espainiarrak. Euskara ikasten ari dira biak, eta astero joaten dira Auzoko-ko saioetara.

Valeria Silva eta Veronica Medina. Biak emakumeak, beste herrialde batzuetatik Euskal Herrira etorriak. Azpeitiak "harrera ona" egin dietela azaldu dute, baina beraiek ere esfortzua egiten ari dira herrira moldatzeko. Iritsi, eta lehen "traba" hizkuntza izan zuten: euskara. Halere, oztopoari aurrez aurre begiratu zioten, eta aukera bat ikusi zuten. Ikasten ari dira, eta Auzoko egitasmoko parte dira biak. Iluntzeetan ere, Whatsapp bidez elkarri hitz berriak bidaltzen aritzen direla esan dute.

Brasildik etorri zen Euskal Herrira Valeria Silva, duela zazpi hilabete; eta Espainiatik, berriz, Veronica Medina, urte amaieran. Silva amarekin bizitzeko asmoz mugitu zen herrialdez alabarekin; izan ere, Azpeitian bizi da haren ama 2005az geroztik. Medina ere famili kontuengatik dago Azpeitian: senarrarengana etorri da sorterritik. Pakistangoa du bikotekidea, eta herrian bizi da joan den urtetik.

Ez batak, ez besteak, ez zuten uste Azpeitian beharrezko izango zutenik euskara bizitzeko. Brasildarrak ez zuen euskararen berririk; espainiarrak, aldiz, entzuna zuen zerbait hizkuntzaren inguruan, baina ez zuen pentsatzen horrenbeste erabiliko zenik kalean. 

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide