Datorren asteartean, martxoak 22, Uraren Munduko Eguna izango da eta, egun horren bueltan, Ingurugiro Etxeak eta Udalak Loiolan dagoen Igarako errotan ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte astebururako.
Zapaturako bi bisita gidatu prestatu dituzte, 16:00etan eta 17:00etan, eta iganderako beste bi, 12:00etan eta 13:00etan. Sarrera dokoa izango da. Errota ikusi nahi dutenek, aipatutako orduetan bertara agertzea besterik ez dute. Sarrera doakoa izango da.
Loiolan, Sistiagako bidegurutzean dago Igarako errota.